17 Feb, 17

Orain dela bi hilabete inguru agertu ziren kastoreen arrastoak Larraun ibaian. Arrantzaleen bidean ibiltzerakoan arrastoak ikusten ziren zenbait zuhaitzetan. Argazkiak agertu ziren zenbait sare sozialetan.

Garai hartan ere egunkarietan agertu ziren Burlatako zenbait argazki. Arga ibaian.

 

Kastor europearrak oso ezagunak dira Aragon ibaian. Erribera aldean. Orain dela hogei urte inguruan hasi ziren ikusten paraje hoietan.

Badirudi, Aragon ibaitik Argara pasatu direla eta hortik Arakil eta Larraunera. Hori izan daiteke bidairik logikoena.

Orain, beste pauso bat eman dute. Larralde presan zortzi-hamar zuhaitz agertu dira kastoreen arrastoarekin. Aste buru honetan haizetea izan dugu eta horren ondorioz bi zuhaitz handiak agertu dira lurrean, hobe esanda uretan, Larraldeko presan

Ea zein den hurrengo kastoreen ekintza.

KASTOREAK 3 KASTOREAK 2