Iratxoko Kultur Batzordeak

Iratxoko Kultur Batzordeak bere ekintzak antolatzen ditu kolektibo barruan nahiz Irurtzungo herrian kultura sustatu eta aisialdirako eskaintza osatzeko.

Elkarte barruan ondorengo ekintzak azpimarratu nahiko genituzke, besteak beste: Bazkidearen Eguna, sagardotegi batean bazkalduz amaiera ematen zaien Euskal Herria ezagutzeko prestatzen diren irteera kultural-rekreatiboak, mus eta partxis txapelketak… Urtean zehar beste ekintza batzuk ere ez dira faltatzen, hala nola, gaurkotasunezko gaien inguruko hitzaldi eta gai sozial desberdinei buruzko erakusketak. 

Urtean zehar, hainbat kontzertu akustiko ere ospatzen ditugu.

HERRI MAILAKO EKINTZAK

Ekintza hauek Iratxoko Kultur Batzordea Irurtzungo Udaleko Kultur Kontseiluaren kide izatearen ondorio dira. Lankidetza honi esker antolatutako ekintzen artean ondorengoak nabarmenduko genituzke:

  •  San Martineko festak (Irurtzungo patroia, azaroaren 11). Egun honetan Iratxoko egoitzan jokatzen den mus txapelketa azkar bat antolatzen da eta San Martin egunaren aurreko edo ondorengo igandean artisautza feria bat antolatzen da. Feria horretan eskualdeko nahiz uskal Herri osoko artista eta artisauek hartzen dute parte.
  • Festa nagusietan batzorde honek helduentzako herri jokoak antolatzen ditu ahaztuak zeuden jolasak berreskuratuz: igela, toka, zaku lasterketa, uztaia eroatea, boloak…

Beste elkarte batzuekin lankidetzan antolatutako ekintzak.

Alor honetan bi hauek nabarmenduko ditugu:

Botxak. Iratxo Elkarteak badu bere botxategia, hau da, botxetara aritzeko bazkideek duten bilgunea.. Iratxok elkarte-arteko botxa txapelketa azkar bat antolatzen du urtero. Zuen elkartean botxetan jokatzen baduzue edo parte hartzeko interesik baduzue, ez duzue deitu besterik.

Espero dugu lerro hauen bidez Iratxo Elkartearen jardunaren berri zehatzagoa izango duzuela, bereziki Kultur Batzorde honena