2026-03-22 Irurtzun-Larrazpil – Oderitz

Igandean, hilak 22, bazkaria izango dugu Oderitzeko sagardotegian. Mahaiak erreserbatzeko eta hobeto antolatzeko, bazkaldu nahi dutenek izena eman beharko dute hilaren 15ean, igandea. 09:00etan abiatuko gara Iratxotik Oderitzera, Larrazpil menditik. Kotxez bueltatuko gara.

Ver más »

2026-03-01 – GROENLANDIA

Mendi Jardunaldiekin jarraituz, datorren igandean, martxoak 1, 19:00etan, Amaia Segurolarekin proiekzio-solasaldia izango dugu. “BIDEA IREKIZ- BIDEA IREKIZ – GROENLANDIA” 2023an FEDMEko emakumezkoen alpinismo taldeak Groenlandiako ekialdeko kostura egindako espedizioa kontatzen duen dokumental sail baten bigarren atala da, glaziar zirku urrun batean zortzi eskalada bide berri irekitzea lortu zutena. LEKUA: Kultur Etxean Sarrera doan

Ver más »

2026-02-27 PROIEKZIOA – AMAIURKO BIDEA

Mendi Jardunaldiekin jarraituz, datorren ostiralean, hilak 27, 19:00etan gurekin izango dugu Ekaitz Maiz. Euskal mendizale talde batek espedizio bati ekiten dio Indiako Himalaian dagoen Ladakh eskualdea esploratzeko, eskalatzeko horma eta mendi birjinen bila. Amaiurrerako bidaian zehar, filmak eskaladetan bizitako esperientzia eta emozio biziak jasotzen ditu. Sarrera doan  

Ver más »

2026ko Mendi Jardunaldietako ibilaldia

EGUNA: 22 ORDUA: 09:00 Iratxo – Arrantzaleen bidea – Burdinezko zubia – Errepidera igo – Kaxernako aska – Artola – Erga – Trinitatea – Aizkorbe – Plazaola – Irurtzun. Erga mendia eta bere inguru ederra gozatzeko aukera eskaintzen duen ibilaldi ertaina. Lasai ibilita, hiru bat orduko iraupena izango du. Aperitibo moduan, arrantzaleen bideko txokoak eta Larraun errekaren ibaiertzak gozatuko ditugu, zubitik zubira bidaiatuz antzara-jokoaan bezala. Burnizko zubia gurutzatu orduko errepidera

Ver más »

2026-02-22 Mendi Tour Irurtzunen

Mendi Jardunaldien barruan, datorren igandean, hilak 22, Bilboko Mendi Filmeko mendiko film onenekin gozatzeko aukera izango dugu. 19:00etan izango da Kultur Etxean. Sarrerak: 06:00€ www.irurtzun.eus edo Kultur Etxean Ez galdu, ikusiko ditugun irudiak eta entzuteko egongo diren esperientziak gozagarriak izango dira.

Ver más »

Mendi-irteerak