Hemen dira aurtengo mendi jardunaldiak!!
- Otsailaren 20an, ostirala, Patxi Alegrek “Iratxoko mendi ateraldiak” proiekzio-solasaldia eskeiniko digu Iratxo elkartean.
2025ean egindako mendi irteeren laburpenaz gozatu eta hitz egiteko aukera izango dugu.
- Otsailaren 22an, igandea, goizean, mendi irteera egingo dugu eta arratsaldeko 19:00etan, Mendi Filmeko
“Into Altai”, “Cantos y Flores” eta “K2 Mon Amour” proiekzioak eskainiko dizkigute.
- Otsailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Ekaitz Maiz olaztiarrak, “Amaiurko Bidea” proiekzio-solasaldia eskainiko digu, Indiako Himalaiako Ladakh eskualdean bizitakoak gogoratuz.
- Azkenik, martxoaren 1ean,arratsaldeko 19:00etan, Kultur Etxean, “Bidea irekiz/abriendo camino-Groenlandia” proiekzio-solasaldia eskeiniko digu Amaia Segurola alpinismo emakume taldeko kideak.
Animatu gurekin mendi jarduera hauetaz gozatzera.
Informazio guztia kartelean!!

