20 Dec, 22

Trinitatean azken hilabeteetan izan bazarete, ohartuko zineten aterpeko atean zein barnean ere surik ez egiteko eskatzen zuen kartelak jarriak zeudela. Arrazoia suaren zurezko buruko bat erretzen ari zela eta sute bat eragiteko arriskua zegoela zen. Begira nola zegoen!  Surik ez egiteko eskatzeko pisuzko arrazoiak!

 

Azken egun hauetan, Iratxo Mendi Taldeak Irurtzungo eta inguruko herrietako beste batzuen laguntzaz, suari burdinazko (erregaitza, beraz) burokoa jarri dio eta egoera erabat aldatu da: sute arriskua nabarmen txikitu da. Kontuz! Horrek ez du esan nahi arriskua guztiz saihestu denik, guztiok baitakigu suak erre egiten duela. Orain aterpeko beheko sua honela dago.

Dotore eta segurua!

Ikus daitekeenez, zura kendu zaio eta burdinazko burukoa du orain su bajuak; seguruagoa da , beraz. Berotu nahi duzuen mendizaleok, aurrerantzean sua pizteko aukera duzue. Surik ez pizteko zioten kartelak soberan daude.

Hori bai! Gogoratu sua piztekotan egurra bildu beharko duzuela eta sua barruan egin. Zurezko burukoa sua kanpoegi egiteagatik ari zen erretzen.

Beheko su berritua ikustea izan daiteke orain Trinitatera igotzeko beste arrazoi bat.

Jakin badakigu orain bezain ongi eta txukun erabiliko dugula aterpe goxoa eskaintzen digun txoko polit hau.

Eskerrik asko mendizale Trinitatezale guztioi  Iratxoko Mendi taldearen izenean. Ongi etorri!