EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA MENDI MARTXA.

Igandean, urriak 13, egin zen EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA MENDI MARTXA.
Iratxo Mendi Taldeak, Sakanako Mendizaleak eta Independentistak sareak antolatu zuten aurtengo ekitaldia.
Eguraldia oso atsegina ez zen izan eta lañoen artean joan ginen Andia Mendizerran monolitoa bilatzeko. Hotza ere egiten zuen. Hala ere, giro onean egin zen ekitaldia.
Mikel Ollok bi bertso abestu zuen, Xabier Isasak, Felixen semea, gogoratu zuen bere aitak egindako lana eta Txutxi Ariznabarretak gogoratu zituen gaur egungo egoera politikoaren ezaugarriak, independentziaren beharra azpimarratuz.
Ondoren, Irañetako bordan pintxo potea eta bazkariarekin bukatu zen eguna.

(Español) Saioa 06-10-2019

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

EMAKUMEAREN MEMORIAREN BARATZEA

Iraileko azken igandean, Iratxo Mendi Taldearen eskutik, Arantzan izan ginen XXX. Sakanako Ibilaldiari ohiko Bidaiatxoarekin amaiera emateko. Putzu Beltz eta inguruko zoko ederrak ezagutu genituen goizean eta, itzulitakoan, Arantzako Emakumearen Oroimenaren baratzea bisitatu genuen, Mentxu gidari.
Azaldu zigun Bortzirietan 1936ko kolpe militarraren biktima izandako herritarren memoria berreskuratzeko ahalegina egina zela, baina gizonezkoek pairatutako errepresioari soilik egiten zitzaiola erreferentzia, emakumearen papera ahaztua gelditzen zelarik. Hori ikusita, eta emakumezkoek 1936an eta ondorengo urte latzetan sufritutakoa eta Bortzierietako bizitzan historian zehar izan zuten eta duten garrantzia kontuan hartuta, andrearen memoriaren alde ere zerbait egin behar zela erabaki zuten. Horrela, Beran antzerki bat prestatu zuten bailaran andreek kolpe militarreko garaietan bizitakoa erakusteko. Gainontzeko herrietan ere zerbait egin behar zela eta, Arantzan, Emakumearen Memoriaren Baratzea sortu zuten udalaren laguntzaz.
Baratzean espiral formako bideak daude emakumearen natura ziklikoa islatzeko. Erdian, umetokia sinbolizatzen duen lurrezko ontzi edo pegar batek ura dario, bizitzaren ura.
Baratzak borobilak dira eta permakulturakoak, hau da, beti geruza organiko batekin estaliak. Baratzetako ohiko landarez gain, ugariak dira sendabelarrak eta loreak.
Toki txikia, baina bikain zaindua. Ortua astean behin egiten den auzolanari esker mantentzen dute.
Sarreran, kartel handi batean baratzaren argibideak hiru hizkuntzatan eta bukaeran gonbite argia:
“Baratzean sartu, bertan ibili, begira, entzun, egon… Akaso parte hartu nahi duzu… zure lana, zure haziak, landarea edo emakume baten historiarekin… Atea zabalik duzu.”
Bazkal aurretik aperitibo ederra eskaini zigun Mentxuk. Mila esker.

ARGAZKIAK: https://www.iratxoelkartea.com/multimedia/fotos/montana/

(Español) BELATE – BERUETE 12-10-2019

EGUNA: 2019-10-12

LEKUA: Belate-Beruete

ORDUA: 07:00

IZENA EMAN: Iratxon edo bidali @: iratxomendi@gmail.com

AZKEN EGUNA BAZKARIA APUNTATZEKO: 10a baino lehen.

Saioa 2019-10-06 – 1.418 m

EGUNA: 2019-10-06

LEKUA: SAIOA 1418 m

ORDUA: 08:00

IRTERA: Iratxotik

IZENA EMAN: Iratxon  edo bidali @: iratxomendi@gmail.com