Garaño-Orarregi-Aixita 2023-05-14

Datorren irtera: Garaño-Orarregi-Aixita
EGUNA: 2023-05-14
ORDUA: 07:30
NONDIK: Iratxotik
Azken eguna: Larunbata
BOTXA TXAPELKETA MAIATZAK 18

BOTXA TXAPELKETA
HASIERA: Maiatzak 18
APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 14
NON: Iratxon
IZENA EMATEKO: 638 324345
FOTOS
Iremos subiendo fotos en breve.
OPARI ESKAINTZA OPAROA

XXXII. SAKANAKO IBILALDIA – III. OCHOA DE OLZA MEMORIALA parte hartzaileentzat opariz josita dator. Enpresa babesle eta patrozinatzaileak inoiz baino eskuzabalago agertu dira aurtengo Ibilaldiaren helburuetako bat SOS Himalaia Fundazioarentzat ahalik eta baliabide ekonomiko gehien lortzea zela jakinarazi zitzaienean.
Beraz, parte-hartzaileak ez dira esku hutsik etxeratuko Sakanako Ibilalditik. Ikusi zer nolako mauka!!
Hasteko, urtero bezala, abiatzen diren guztiek Ibilaldiaren oroitzapenezko kamiseta eskuratuko dute. Hori gutxi ez balitz, hurrengo opari sorta ere jasoko dute Rural Kutxaren poltsan sartuta: Lacturale kaxa esnea, Alearen olo poltsa eta, agian, Palacios enpresaren patata tortilla.
Ibilaldi Txikiko partaide gaztetxoenek, berriz, Laboral Kutxaren motxilatxoa edo bisera jasoko dute.
ZORTE ON ZOZKETAN!
Horretaz gain, bada zozketa bidez banatuko den opari eta erregalu pila ere. Hona zerrenda
– Bi Sister jatetxea: zortzi bazkari/afari txartel edo bale.
– Pikuxar Euskal Txokoa: 6 bazkari/afari txartel edo bale.
– Gara: opari asko eta anitzak dira: Kamisetak, gida-liburuak, ipuin liburuak, zintzilikarioak arrano beltza, eguzki-lorea, lauburua)
– Oreka fisioterapia: 3 saio.
–Break Camper autokarabana tailerra: kanpinerako katiluak.
– Bidelagun: 50 €ko balea.
Beraz, begiratu ondo ea zerbait tokatu zaizun zozketan eta… zorte on!
Mendizaleak esku hutsik ez badira etxeratuko ezta sabela hutsik ere. Enparantzako hornidura gunean, bidean zehar aurkitu dituzten janari eta edariez gain, zain izango dituzte txistorra eta patata tortilla beroak eta sagardo fresko goxoa lagunekin egunaren nondik norakoak plazako harmailetan eserita komentatzeko . Beraz, ON EGIN!
Gainera, nahi duenak, eguneko Diario de Noticias egunkaria hartu ahal izango du.