XXVII. SAKANAKO IBILALDIA, apirilaren 30ean

Apirilaren bukaeran, 30ean, hain zuzen ere, izango da XXVII. SAKANAKO IBILALDIA. Ohiko data, beraz, iazkoa salbuespena izan baitzen. Alaizko Ibilaldiari ez dio lehiarik egin nahi Sakanakoak.

Ibilaldi Txikia ala Txikien Ibilaldia?

Data betikoa bada ere, apirilaren azken larunbata, berrikuntzarik badakar, ordea, aurtengo edizioak. Izan ere, Ibilaldi Luzea eta Motzaz gain, haur eta gurasoentzako martxa ere antolatuko baitu Iratxo Elkarteak mendizaletasuna txikien artean ere sustatzeko. Hazirik ereiten ez bada… Horretarako, Atakondoako Guraso Elkartearen laguntza izango dugu eta bihotzez eskertzen. Ibilaldi Txikia izango ote ala Txikien Ibilaldia? Zer izen ote da egokien edo gustukoena?

Txikien Ibilaldiaren erronka nagusia Ergara, Irurtzungo mendi ezagunera, igotzea izango da eta itzulera Latasan barrena egingo dute mendizale txikiek. Herri honetan hornidura eta kontrola izango dute eta, mendizale handiekin indarrak berreskuratu ondoren, Arrantzaleen Senda ederretik itzuliko dira Irurtzunera, herriko plazan amaitzeko. Opariak eta diplomak helduek bezalaxe jasoko dituzte neskato eta mutikoek eta zozketetan parte ere hartuko dute.

Ongietorriak mendizale txikienak!!!

Irurtzundik-Iruñara Martxoaren 13an.

Irurtzundik-Iruñara PLAZAOLATIK

EGUNA: Martxoaren 13an

ORDUA: 08.30

IBILBIDEA:

Irurtzun- Larunbe- Añezkar- Elkarte- Berriobeiti- Berriozar- Iruñea.

Izen ematea. Inscripciones.  Iratxo y pikuxar.

 

 

 

 

MAHAINGURUA

Martxoaren 10ean. Osteguna – 20:00

Irurtzungo Udaletxea

PARTAIDEAK

1.- Gustavo Ortiz de Barron.  Plazaolako ordezkaria.  Gerente Plazaola.

2.- Eduardo Murugarren. Irurtzungo udala. Ayuntamiento Irurtzun.

3.- Gloria Pistono. Iza- Gulinako alkatea. Alcaldesa

4.- Juan Mari Albizu. Berriobetiko alkatea

5.- Arakilgo Udala

6.- Patxi Saez.  Nafarroako Gobernuaren Turismo ordezkaria. Responsable turismo G.N.

EGITARGUA: Mahaingurua.p

Mus eta Partxis

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Imozko Itzulia 2016-02-21

Imozko itzulia eta, tartean, hamaiketakoa, Etxalekun. Igande goizerako menu tentagarria. Eta  erantzuna ezin hobea: 31 mendizale eta bost txakur ibilbidean. Hamaiketakoagatik, agian?

Zortzietan Iratxotik irten, kotxeak Latasan utzi eta bideari gogotsu ekin genion. Eguraldia, aparta. Soroak izotzak zuriz jantzita,  baina ibiltzeko giro aproposa. Basoan sartu orduko, lokatza, ez gehiegi.  Eguzkia, aurrez aurre, egun ederraren opari. Erasoko pista ondoko borda inguruko zuhaitz eta sasiak  harrigarri “apainduak”: plastiko zatiak, zakuak, praka zaharrak, zarpailak… Edozein harritzeko moduko  dekorazioa. Zergatia?  Jabeari galdetu behar.  Norbait zikinkeria saltatzeko modua izan zitekeela  esatea ausartu zen. Auskalo!

Errepidean 200 bat metro eginda, azkar egin genuen topo Errotazar erreka dotorearekin. “Soasoko mailak” ziruditela irten zitzaion bat, aurrerago, harrituta. Polita! Ibaia gurutzatu eta berehala Zarrantza igo ginen eta, Oskotz aurrean genuela,  Etxalekurantz hartu.  Hamaiketakoa zain genuen eta ez zegoen denbora galtzen ibiltzerik

Mahaian eserita nahiko luze egon ginen, hamaiketakoa oparoegia izan ez bazen ere. Ibiltzeko arin xamar gelditzea hobea delako kontsolamenduan talde-argazkia  ostatu aurrean egin  eta bigarren zatiari heldu genion.

Etxaleku uztean altura pixka bat irabazi genuen eta horrek elurrez jantzitako Malloen bista zoragarria eskaini zigun. Errepidea, lehenengo, eta, aurreraxeago, Basaburua ibaia  gurutzatu ondoren, Beramendira igo ginen eta, herri honetatik, erreka potolora jaitsi eta zubi eder batetik gurutzatu genuen.Borda baten ondoko soroan sartzean, bertako bospasei behorrak, erotuta, ziztu bizian hasi ziren korrika, sasoian zeudela erakutsi nahian bezala. Argazkilariek ez zuten aukera  alperrik galdu. Erreka bazterreko zokoak, zoragarriak. Udan ere gozamena izango da itzalean bainu hartzea. Baserri zahar pare bat atzean utzi eta,  Basaburua beti lagun, Urritzara daraman pista zabala hartu genuen. Herrian sartzean emakumeak argazki eskean hasi ziren eta  baita lortu ere.  Plazaolako bidea hartu eta berehala kotxeetan ginen, Latasan.

Itzulia  gehienei ederra iruditu zitzaienez,  berriro itzultzeko asmoa batek baino gehiagok erakutsi zuen.  Ia hurrengoan Imozko itzuliak ez duen  tranparik eta ez garen Basaburuako bailaran sartzen.