Irurtzun -Garaño

Mendi irteera

LEKUA: IRURTZUN – GARAÑO

EGUNA: 22an

ORDUA: 08:00etan

IZENA EMAN: Iratxon

 

(Español) CAMPEONATO DE MUS – SAN MARTÍN

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

(Español) Campeonato de Mus – San Martin

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

BELATE – BERUETE 2015-10-12

Bi taxitan iritsi ginen Belateko Venta Quemada delakora  15 lagun argitu baino lehen. Ibiltari kopuruak behera egin du azken urteetan eta, aurtengoan, iragarritako eguraldi txarra izen zitekeen arrazoia/aitzakia.  Zorionez, iragarritakoa ez zen bete  eta goiz ezin hobea izan genuen: zerua ia argi, haizerik batere ez eta tenperatura oso atsegina.

Eguna, hala ere, ez zen lasai hasi. Ehiztariz betea zen benta ingurua, urtero legez, zozketaren zain. Ez ziren, ordea, dirudienez, denak errepide ondoan. Abiatu orduko, eta oraindik nahiko ilun, sekulako tiroketak inguratu gintuen alde guztietatik. Tiroak ezker/eskuinetik, atzetik zein aurretik. Zeri egiten zioten tiro? Guk ez genuen hegan ezer ikusten . “Gautxoriak” ote ziren pasan? Baina horiek ez dira, bada, tabernetako hegaztiak? Gu uxatu nahian ote zebiltzan? Edo ongietorria ematen ariko zitzaizkigun? Eskopeta muturrak ederki berotuko zituzten! A zer nolako ibilaldia eman behar zigutena! Dena dela, harrigarria izan zen. Izan ere, egun osoan ia ez genuen tiro gehiagorik aditu.

Ibilbidea, betikoa. Baina lehen kaskora iristean, bertatik ikusten zen paisaia zoragarriak  geldialditxo bat egitera gonbidatu gintuen. Laino mehe eta ahul baten artetik mendi lerroek eta muinoek buruak jasotzen zituzten geure oinetatik hasi eta ia infinitoraino.  Izaga eta Elomendi (Higa) egin zitzaizkigun ezagun. Zeruan, berriz, ortzadarraren kolore bero guztiek  eguzkiaren esnatzea iragartzen zuten. Eskuinean, mendebaldean, Mendaur handia, itzalean oraindik. Argazkiak egin zizkigun Sokorrok goiztiria diogun baino ederragoa zela frogatzeko.

Hamarretako azkarra betiko pagoaren azpian egin genuen. Santos ez etortzean, zahatorik ez genuen izan eztarria bustitzeko: ura edan behar. Hurrengo geldialditxoa burdinazko gurutzean. Argazkia bai, baina, esaten denez, bertan gertatu zen maitasun istorio tragikoa kontatzeko adorerik ez genuen izan. Norbaitek whatsapez bidaliko omen digu…

Orokietako gainean zain genituen huts egiten ez duten kafe bero zein pasta goxoek eta bigarren zatiari heldu genion gogotsu. Denek egin genuen aurrera, ez zuen inork huts egin. Otsolako errekaren alboan genituen aurrekoak zain eta, bertan elkartu ondoren,  Beruetera jaisten hasi ginen. Mauduit jauna harrituta bere errekorra haustera zihoalako. Zorionak, gizon!!! Sasoian hago.

Amaiera bezala, hamarren bat bazkaltzera joan ginen Roman tabernara.

Belate – Beruete 2015-10-12

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.