MUS ETA PARTXIS TRAPELKETAren FINALAK

Mus eta partxis trapelketaren finalak, martxoaren 28an 7etan jokatuko dira.

Partidak bukatu ondoren afaira izango da.

CULTURA

IMOTZKO itzulia 2015-03-01

Orain dela bi urte egin genuen lehendabiziko aldiz Imotzko itzulia. Hasieratik, ikusi genuen zer posibilitate politak ematen zituen. Ibilbide goxoa, herri politak, etxe ondoan, goizean hasi eta eguerdirako bukatu eta erdi-erdian, Etxalekuko Ostatua. Gosaldu, indarrak hartu eta jarraitu bigarren zatia egiteko.

Aurten zorte handirik ez dugu izan eguraldiarekin. Aurreko astean euria eta euria. Hala ere, igande polita egon zen. Tenperatura ona eta bukaeran ia-ia beroa.

Hogei lagun inguru elkartu ginen Latasan eta hortxe bertan bukatu genuen. Goiz polita. Hurrengo urtean, faltarik gabe, hor egongo gara.

El lavadero de Etxaleku.

IMOTZKO ITZULIA HURRENGO IGANDEAN

Martxoaren 1ean Iratxo mendi elkarteak Imotzko itzulia eginen du. Latasatik hasi eta lehenengo geldigunea Etxalekun izanen da. Gosari beroa izanen dugu eta ongi gosaldu ondoren bigarren zatia eginen dugu. Beramendi, Udabe, Urrritza eta Latasara. Eguerdirako etxera.

Herri politak, bidea erreza, gosari ona eta lagunak ezin hobeak . Zer gehiago eskatu daiteke ?. Iratxoko lagun guztiak gonbidaturik zaudete.

Iratxoko Batzar Nagusia

Heldu den otsailaren 28an, IratxoElkarteanburutuko den BATZAR NAGUSIArenberriemannahidizueguoharhonenbidez. Bilkura, lehendabizikodeialdianarratsaldeko 16:00etan izango da eta 16:30etan bigarrenez. Bertanaztertuko den gai ordena honakohaudelarik:

  1. Azkenekoaktarenirakurketa eta hala erabakitzenbada, onestea.
  2. 2014 urtekokontuenaurkezpena.
  3. Batzordeezberdinentxostenak
  4. Bestelakoinformazioak
  5. ZuzendaritzaBatzordekobazkideberrienaukeratzea.
  6. Eskari eta galderak.

Sakanako Ibilaldia