28 Apr, 23

XXXII. SAKANAKO IBILALDIA – III. OCHOA DE OLZA MEMORIALA parte hartzaileentzat opariz josita dator. Enpresa babesle eta patrozinatzaileak inoiz baino eskuzabalago agertu dira aurtengo Ibilaldiaren helburuetako bat SOS Himalaia Fundazioarentzat ahalik eta baliabide ekonomiko  gehien lortzea zela jakinarazi zitzaienean.

                Beraz, parte-hartzaileak ez dira esku hutsik etxeratuko Sakanako Ibilalditik. Ikusi zer nolako mauka!!

Hasteko, urtero bezala, abiatzen diren guztiek Ibilaldiaren oroitzapenezko kamiseta eskuratuko dute. Hori gutxi ez balitz, hurrengo opari sorta ere jasoko dute Rural Kutxaren poltsan sartuta: Lacturale kaxa esnea, Alearen olo poltsa eta, agian, Palacios enpresaren patata tortilla.

                Ibilaldi Txikiko partaide gaztetxoenek, berriz,  Laboral Kutxaren motxilatxoa edo bisera jasoko dute.

                ZORTE ON ZOZKETAN!

Horretaz gain, bada zozketa bidez banatuko den opari eta erregalu pila ere. Hona zerrenda

Bi Sister jatetxea: zortzi bazkari/afari txartel edo bale.

                – Pikuxar Euskal Txokoa:  6 bazkari/afari txartel edo bale.

                – Gara:  opari asko eta anitzak dira: Kamisetak, gida-liburuak, ipuin liburuak,                                                              zintzilikarioak  arrano beltza, eguzki-lorea, lauburua)

                – Oreka fisioterapia: 3 saio.

                –Break Camper autokarabana tailerra: kanpinerako katiluak.

                – Bidelagun: 50 €ko balea.

                Beraz, begiratu ondo ea zerbait tokatu zaizun zozketan eta… zorte on!

Mendizaleak esku hutsik ez badira etxeratuko ezta sabela hutsik ere. Enparantzako hornidura gunean, bidean zehar aurkitu dituzten janari eta edariez gain, zain izango dituzte txistorra eta patata tortilla beroak eta sagardo fresko goxoa  lagunekin egunaren nondik norakoak plazako harmailetan eserita komentatzeko . Beraz, ON EGIN!

Gainera, nahi duenak, eguneko Diario de Noticias egunkaria hartu ahal izango du.