Eskerrak berriz ere Iratxoren proposamenari eman diozuen erantzunagatik eta asteburua hain ongi joan zedin lagundu duzuelako.
Asteburuan sortutako giroa ezin hobea izan da, eguraldia (agindu bezala) bikain portatu da eta dena ongi joan denez, gustura itzuli gara (pena gertatu diren bi istripu txikiak).
Talde zabal eta anitza osatu genuen, adin oso desberdineko jendea ginen eta hori oso aberatsa da. Hala ere, esan ez zela gazte gehiegi animatu. Ia hurrengoan…
Polittena, ia denok pozik hartu genuela autobusa Irurtzunera itzultzeko. Giroak hori erakusten zuen behintzat. Bazen La Besurtan eta Vado de L’Espitalen euforia moduko zerbait. Norberak jakingo du zer helburu zituen jarriak mendi mailan, baina egin eta lortutakoarekin oso gustura utzi genuen Posset-Maladeta parke naturala. Ezin esan inork gutxi egin zuenik: bakoitzak jakin izan zuen noraino hel zitekeen eta helburua lortu zuen. Beraz, mendiko bidea hartu genuen guztiok merezi dugu txalo zaparrada. ZORIONAK GUZTIOI!!
Eskerrik beroenak eta ia beste batez antzeko batean elkar ikusten dugun.
OHARRA: Argazki “muntaia bat” egiteko asmoa dugu. Prestatuta dagoenean abisatuko dugu.