IRATXO ELKARTEA SARITUA

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak saria eman dio Iratxo elkarteari Euskara bultzatzeagatik kirol ekintzetan. Sakanako Mendi ibilaldia, Sakanako Mendigoizaleen partaidea izatea, urteroko mendi egutegia eta botxa egutegiak kontuan izan ditu epai-mahaiak. Gaur banatuko dira sariak ZORIONAK. EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU ELKARTEAN praktikan jarri behar dugu.

“Euskarak 365 egun”

Irurtzun eta Arakilen “Euskarak 365 egun” kanpainarako, aurten, abesti bat grabatu du HAMAIKA ALDIZ taldeak Julio Sotoren hitzetan oinarrituta eta kantua “jazteko” eta herriratzeko bideoklip bat grabatuko da. Horrela, bai kantua bai euskara ziur denon ahotan izango ditugula!!
Asmoa gauzatzeko denon laguntza beharrezkoa da eta Iratxori ere parte har dezala eskatzen zaio.
Eginkizuna erraza da oso: datorren ostiralean, irailaren 3an, arratsaldez, bideokliparen zati baten grabaketan parte hartu behar dugu nahi eta ahal dugun bazkideok. Gauza gutxi egin har dugu: mozorrotu eta igerilekuetara joan kantuaren zatitxo bat ikasita. Mexikarrak izango gara batzuk, beste batzuk japoniarrak, arabiarrak, errusiarrak… Nahi duguna!!!
Euskararen aldeko n-garren ahalegintxoa! Ziur ez dugula hutsik egingo! Beraz, mozorrotu eta igerilekuetara!!
Kantua ikasteko: https://www.youtube.com/watch?v=lJE64n3jtOM edo Euskaraz 365egun Aizpea

KAFE-TERTULIA / Iratxoko etorkizuna

Heldu den  Otsailak 20an, Iratxo Elkartean burutuko den KAFE-TERTULIA ren berri eman nahi dizuegu ohar honen bidez. Arratsaldeko  16:30etan izanen da

 Bazkide berriak izateko eskaera batzuk jaso ondoren, eta erantzuna eman ahal izateko, Iratxoko etorkizunaren inguruko  eztabaida sakona behar dela pentsatzen dugu zuzendaritza batzordean.

Honetaz hitz egiteko Kafe-tertulia antolatu dugu. Hurrengo galderen inguruan eztabaidatuko da:

  • Nola irudikatzen dugu Iratxo hemendik 10 urtetara, gauden bazkideok jarraituz gero?
  • Zer erabilpena ematen diogu Iratxo elkarteari?
  • Zer gertatuko zen beste 20/30 bazkide berri sartuko balira?
  • Zein abantailak ditu orain arte bezala jarraitzeak (bazkide berririk onartu gabe)? Honekin zer irabazten dugu?
  • Bazkide berriak sartuz gero: zein abantailak eta zein alde txarrak aurreikusten ditugu?

Guztien parte-hartzea oso garrantzitsua denez, ZURE ZAIN IZANGO GAITUZU.

Bestalde, hemendik aurrera deialdiak, informazioak… ea. korreo elektronikoaren bidez jaso nahi baduzu, bidali korreo bat zuzendaritza batzordearen kontura: iratxoelkartea84@gmail.com

KORREO HELBIDE BERRIA

KORREO HELBIDE BERRIA

Iratxoko Zuzendaritza Batzordeak korreo elektroniko –ko kontu berri bat martxan jartzea erabaki du.

Hori dela eta, batzordeari edozein gauza komunikatu edota eskatu nahi baduzue, erabiltzen ahal duzue.

AUZOLANA

Heldu den larunbatean, Irailak 19an, goizeko 9etan AUZOLANA egingo da patxaranak biltzera joateko.

ANIMATU ETA ETORRI!!!