SAKANAKO IBILALDIA 2023-04-29

HIMALAIARA MENDI ETA IÑAKIREKIN

                 Ezagunak zaizkizu bi pertsonaia hauek. Baietz, ba.  Mendi, Sakanako Ibilaldiaren aspaldiko maskota ibiltaria da (aurten inoiz baino dotoreago ageri da gure txartel eta kamisetetan) eta Iñaki Ochoa de Olza, berriz,  Annapurnan bizia galdu zuen  nafar alpinista ospetsu eta maitatua.

Bada, aurtengo XXXII. SAKANAKO IBILALDIA  III. OCHOA DE OLZAREN  MEMORIALA  da eta bere  helburu nagusia  I. Ochoa de Olza-SOS Himalaya Fundazioarentzat baliabide ekonomikoak, dirua, lortzea da.

Fundazio hau 2009an sortu zen, Iñakiren oroimena kontserbatu, zabaldu eta bukatu gabe utzi zituen lankidetza-proiektuei jarraipena emateko. Iñakik Himalaiako biztanleei oparitu ziotenaren zatitxo bat, bederen, itzuli nahi izan zielako. Zertan? Hezkuntzan eta osasungintzan, funtsezko bi eskubide horiek bermatuz.

Esan bezala, Iñakik eta Mendik bat egin dute 2023ko Sakanako Ibilaldian eta, amestutako bidaian, Nepalera joateko gonbita luzatu digute, Makalu bailarako Seduwa herrira, Iñaki Ochoa de Olza-SOS Himalaia Fundazioak bertan martxan jarri nahi duen Makalu ospitaleari laguntza ematea. Eta zu ere, mendizale, zure ekarpena egiten ari zara. Dakizunez, zure izen-ematearen kuotaren 2€ Fundazioarentzat izango dira, zure poltsikotik Himalaiara joango dira Mendi eta Iñakirekin batera. Mila esker, bihotzez, Iratxo Mendi taldearen izenean.

Fundazioaren proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero,

Fundazioaren proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.soshimala.org