XXVIII. SAKANAKO IBILALDIA

XXVIII. SAKANAKO IBILALDIA,  2017ko apirilaren 29an, larunbatean

Gure ibilaldiari buruzko berri gehiegirik ikusi ez baduzu ere,  Iratxon buru-belarri ari gara XXVIII. Sakanako Ibilaldia prestatzen, apirilaren 29 izango baita, ziztu bizian pasatuko diren bi hilabete inguru barru.

Momentuz esan, bakarrik, jasotako iritziak baloratu ditugula eta iazko hiru ibilbideei eutsiko diegula, lehen aldiz antolatutako Txikien Ibilaldiak harrera ezin hobea izan zuelako. Hori bai, gehiago hobetzen saiatuko diren aldaketatxoak txertatuko ditugula.

Beraz, hiru izango dira eskainiko ditugun aukerak:

Ibilaldi Luzea: 54 Km ingurukoa

Ibilaldi Motza: 27,5 Km eta

Ibilaldi Txikia: 14 Km.

Izen emateak apirilaren 1era arte ez dira irekiko. Baina,  bitartean, egoki informatuta izango zaituztegu twitter et face book bidez, eta, nola ez, Iratxoko gure blogean (www.iratxoelkartea.com)

Sakanako Ibilaldia 2016

SAKANAKO IBILALDIA 2016.

Zenbait egun utzi ditugu pasatzen SAKANAKO IBILALDIAREN balorpena egin aurretik.

Lagun askorekin hitz egin ondoren, pentsatzen dugu dena oso ongi atera zela.

Partaideen zenbakiak izugarriak izan dira. 1.223 lagunek eman zuten izena. 1165-k parte hartu zuten hiru ibilaldietan. 2010. urtean 1.092 lagunek eman zuten izena eta datu hori gainditu egin da aurtengo edizioan.

Ibilaldi txikiak oso harrera ona izan du. Umeak eta gurasoak gustora egin dute ibilaldia eta 139 lagunek parte hartu zuten. Antolakuntzan parte hartu duten gurasoak eta gurasoen lagunak kontuan eta azpimarratu behar da.

Ibilaldi luzeak, 54 kilometro eta 3.388 metro desnibela, jarraitzen du izaten oso erakargarria. Bereziki gazteek parte hartu dute. Guztira 638 lagunak, eta bukatzeko ibilaldi motza 30 kilometro inguru eta 1.300 metro desnibela. 385 partaidek parte hartu zuten.  Ibilaldi ikusgarria, desnibel gutxiko paseoa eta ikusten diren paisaiak nabarmentzekoak dira.

Antolakuntzan, 70 lagunek parte hartu zuten. Guziei eskerrik asko.

Eguraldia ez zen erabat ongi portatu. Hala ere jendeak pozik bukatu zuen ibilaldia. Kontuan izan apirilean gaudela.

Ondoko links ikus daitezke argazkiak eta zenbait iritzi.

BERRIA. Maiatzaren 3an .

 http://kanalak.berria.eus/mendia/blogariak/1048/sakanako_ibilaldian_haizearen_menpe.htm

DIARIO de NOTICIAS. Maiatzaren 1ean.

http://m.noticiasdenavarra.com/2016/05/01/deportes/otros-deportes/1165-por-los-montes-de-sakana

GUAIXE. Maiatzaren 4an.

 http://guaixe.eus/sakana/1462196691418

BERRIA, Maiatzaren 10ean.

Benito Lekuonari egindako elkarrizketa. Berak dio martxarik ikusgarriena Sakanako dela.

 http://www.berria.eus/paperekoa/1885/026/001/2016-05-10/urte_batzuetan_4000_kilometro_egin_ditugu.htm

RESUMEN

HISTORIKOA

SAKANAKO IBILALDIAREN ARGAZKIAK

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

(Español) CASAS RURALES

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.