Araudia

2022KO ARAUDIA
  1. ARTIKULUA: XXXI. SAKANAKO IBILALDIA

Iratxo Elkarteak antolatutako zeharkaldia kirol eta kultur izaerako mendi martxa ez lehiakorra da  eta mendizaletasuna suspertu nahi du Sakanako toki berezi eta adierazgarriak zeharkatuz, beti ingurumena ahalik eta gehien errespetata.  Mendizaleen  parte-hartzea zabaldu eta txikienen artean mendi zaletasuna pizteko asmoz, XXXI. SAKANAKO IBILALDIAK  Irurtzun abiapuntu eta helmuga izango duten hiru ibilbide eskaintzen ditu.

  • Ibilaldi Luzea: 54km inguru, +3388mko desnibela eta 11/12 orduko iraupena. EMF-FVMko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria da baita Nafarroako Iraupen Luzeko Zirkuiturako ere.

Parte hartzeko 14urte baino gehiago izan behar dira.

  • Ibilbide Motza: 27,5km inguru, +1340mko desnibela eta 5/6 orduko iraupena. Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Martxa Txapelketarako balio du.

Beraz, bi ibilbideak  dagozkien araudiekin lotuta daude.

  • Ibilbide Txikia: herrikoia, 14kmko luzera, +730 desnibela eta 4/5 orduko iraupena.

Zazpi urtetik gorako neskato eta mutikoentzat aholkatua.

 

  1. ARTIKULUA: INFORMAZIOA – INSKRIPZIOA
  • Emaila: iratxomendi@gmail.com
  • Izen-ematea apirilaren 1etik 26ra bitartean, biak barne, egin ahal izanen da Internet bidez iratxoelkartea.com helbidean eta www.zirkuitua.com
  • Izena eman duen pertsonak jakin behar du izena emateko inprimakiko datuak Euskal Mendizale Federazioaren, Nafarroako Mendi Federazioaren eta Iratxo Elkarteko fitxategietan sartuko direla. Aipatutako datuak erabili ahal izango dira hiru erakunde horiek parte hartzen duten ibilaldien komunikazio- eta kudeaketa-lanak egiteko. Gainera, Iratxoren web orriko izena eman dutenen zerrendan argitaratu ahal izango dira.

Informazio hori ematean, parte-hartzaileak baimena ematen du tratamendu hori egiteko, eta datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubidea erabil dezake idazki bat IRATXO Elkartera, Trinitate Kalea 2, 31860 Irurtzun (Nafarroa) bidaliz.

 

  1. ARTIKULUA: IRUDI ESKUBIDEAK

Parte-hartzaile guztiek baimena ematen diete antolakundeari zein bere babesleei, Ibilaldiaren testuinguruan hartutako argazkiak eta bideoak libreki erabili eta argitaratzeko.

  1. ARTIKULUA: IRTEERA

XXXI. SAKANAKO IBILALDIA 2022ko apirilaren 30ean izanen da. Hiru ibilaldiak Atakondoa Eskolako pilotalekutik abiatuko dira, ondorengo ordutegietan, hurrenez hurren:

  • Ibilaldi Luzea: 6:00
  • Ibilaldi Motza: 7:30
  • Ibilaldi Txikia: 9:30

Irteeran, inskripzio zenbakiarekin pertsonalizatutako txartel bat emango zaie parte-hartzaileei.

Irteera mailakatua izanen da eta inskripzio zenbakiaren araberako ordenan .

  1. ARTIKULUA: KONTROLAK.
  • Parte-hartzaileek nahitaez igaro behar dute aukeratutako ibilbiderako ezarritako kontroletatik, eta txartela aurkeztu behar dute zigilua jartzeko.
  • Kontrolak irekita egongo dira triptikoan adierazitako gutxieneko eta gehieneko ordutegien artean.
  1. ARTIKULUA: MARKAKETA ETA INGURUMENA
  • Antolakuntzak beti egin du ingurumena errespetatzearen aldeko apustua, eta, besteak beste, material berrerabilgarriak edo biodegradagarriak erabiliko ditu. Kontrol bakoitzean, hondakinak sailkatzeko eta birziklatzeko ontziak jarriko ditu, eta, horregatik, parte hartzen dutenei eskatzen die hondakinak dagozkien ontzietan uzteko. Kontroletan berriz erabiltzeko edalontziak egongo dira, eta behar bezala garbituko dira. Salda zerbitzatzeko basoak bakarrik ez dira berrerabiliko.
  • Ibilbideak plastikozko zinta bidez egoki markatuak egonen dira eta antolatzaileek delako zintak, ibilaldiak amaitakoan kenduko dituzte. Halaber, antolatzaileek ibilaldietan sor litezkeen hondakin eta zaborrak
  • biltzeko konpromisoa dute. Derrigorrezkoa da markatutako ibilbidea  segitzea, moztu gabe, lurraren higadura eta degradazioa ekiditeko.
  • Norberaren basoa eramatea aholkatzen da.

 

  1. ARTIKULUA: ORNIDURAK
  • Ibilaldi Luzea: 6 izanen ditu
  • Ibilaldi Motza: 3 izanen ditu
  • Ibilaldi Txikia: 2 izanen ditu

 

  1. ARTIKULUA: IBILALDIA UZTEA edo erretiratzea

Ibilaldia uztea erabakitzen duten parte-hartzaileek Antolakuntzari jakinarazi beharko diote iritsi diren azken kontrolean edo 659719529 edo 670 367791 telefonoetara deituta. Txartelean jasota daude bi telefonoak.

  1. ARTIKULUA: ERANTZUKIZUNAK
  • Parte-hartzaileek garbi izan behar dute ibilaldi hau mendi-ibilbide bat dela eta horrek arriskuak dakartzala. IRATXO Elkarteak ez du bere gain hartuko ibilbidean edo horren ondorioz gertatutako istripu, galera, kalte edo lesioen erantzukizunik. Beraz, parte-hartzaileek uko egiten diote erakundeari edozein erreklamazio edo kalte-ordain eskatzeari.
  • Martxa egiteko federatuta egotea gomendatzen da.
  • Ibilbideetako puntu batzuetan anbulantzia zerbitzua egongo da.
  • Antolakuntzak  eskubidea du ibilaldiak  bertan behera uzteko, ibilbideak aldatzeko edo irteerak atzeratzeko, arrazoi meteorologiko edo bestelakoengatik
  1. ARTIKULUA: AMAIERA
  • Hiru ibilaldiak Foruen Plazan amaituko dira.
  • Hiruetako edozein ibilbide bukatzen duten guztiei kamiseta eta diploma bana emanen zaie.
  • Mendiko materiala eta beste zenbait produktu zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. (Begiratu zerrendak bukaerako kontrolean).
  • Dutxa zerbitzua izanen da.
  1. ARTIKULUA: Izena eman izanak araudi hau onartzen duzula esan nahi du.