19 Apr, 16

SAKANAKO IBILALDIKO PRENTSAURREKOA

PARTAIDEAK.

1.- Pello Alzueta. Iratxo.

2.- Mikel Goldarazena. Iratxo.

3.- Fundación Caja Navarra. Javier Fernández

4.- Ruben Goñi

5.- Koldo  Aldaz

BALOREAK. Azpimarratzeko

 1.- NATURAREKIKO ERRESPETUA.

Irurtzun eta inguruko herriak, mendiak eta paisaiak ezagutzeko aukera paregabea duzue martxa honetan parte hartzen duzunean. Horrexegatik, partaide guztiak eskatzen diegu naturarekin disfrutatzeko baina aldi berean natura zaintzeko. Andia mendizerra, Aralar, Ata bailara, Larrazpil eta Ergako mendiak merezi dute eta.

 2.- ERREZIKLAJEA.

Oso gai inportantea eta antolakuntzak garrantzia handia ematen dio. Zaborrak ez nahaztu. Organikoa kubo organikoan, plastikoak eta ontziak kubo horian eta gainerako guztia edalontzi marroian.  Garbia aurkitzen duzuna garbia utzi. Jaten duzunaren ondakinak bakoitzak bere tokian.

3.- BALORE KULTURALAK.

Kultura eta mendia bete oso lotua izan da. Gure martxan zenbait leku enblematikoak ikusiko eta zapalduko ditugu. Gaztelu mendian, Orraregi gaztelua izan zen eta puntu. 1512 Gaztelako ejertzioa hemendik sartu zen Iruñerrira. Erronkariko jendea hor egon ziren aztertzen nola defendatu Nafarroako Erresuma

EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA. Leku ikusgarria eta Andian mendizerran kokaturik dagoena. San Donato baseliza, 1.495 metrotan kokatua. San Migel baseliza, leku oso garrantsitsua euskaldun guztiendako. Teodosio de Goñiren bizilekua zenbait urtetan. Larrazpil trikuharria, Goldaratz herria eta Goldaratetik Latasara errekuperatu den ibilbide zaharra, Trinitate baseliza,…

 4.- EUSKARAREN ALDEKO APUSTUA.

Iratxok euskara bultzatu eta erabilpena areagotu nahi dugu ibilbide honetan.

Euskara gure hizkuntza da eta oraindik orain lan handia egin behar da gure gizartean behar duen lekua izateko. EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU.

 5.- MENDIZALETASUNAREN FESTA

Martxa mendizaleendako festa bat da. Azpimarratzen dugu ez dela konpetigarria. Hiru ibilbide antolatu dugu. Bakoitzak aukera dezala berea. Bukaeran Irurtzungo Plaza festa polita izanen da. Txistorra, sagardoa, …

Lagunekin egoteko momentua. Eguneko espereintziak konpartitzeko. Plana berriak egiteko.  Disfrutatzeko EGUN BAT

Ruben Goñik azpimarratu du bere poza handia hor egotean. Hiru ibilbide mota egoterakoan, jende askok goza dezake egun horretan.

Matxa mendi egutegia finkatu egin da  eta animatzen du parte hartzera eta elkartzera kirola eta aisialdia.