BOTXA DENBORALDIA – 2018.

Maitzaren 26an, Trinitateko festekin batera, hasi da aurtengo Botxa denboraldia.

Sei hirukotek eman dute izena eta asteburuero izanen dira partidak Iratxoko botxategian. Finalak ekainaren 17an izanen dira. Udako atarian.

Abuztuan eta irailean izanen dira gainerako txapelketak:

  • Umeena.
  • Binaka, banaka eta
  • Elkarteen arteko jardunaldia.

Egutegia 2018. Botxak-1

Egutegia 2018. Botxak-

Egutegia 2018. Botxak-

 

ARAUAK.
  1. Partidua 15 tantura izanen da.
  2. Aurrefinalak eta finala 20 tantura izanen dira.
  3. Partiduak bukatu ondoren emaitzak jarri.
  4. Lehenengo lau talde sailkatuko dira.
  5. Botxa Batzordeak erabakiko du arazoren bat sortzen bada
  6. Puntu berdinketa ematen bada, bi taldeen artean, haien arteko emaitza kontuan izanen dugu. Hiru edo gehiago, botxaberage orokorra
  7. Lehenengo faseko partidu guztiak jokaturik izan beharko dira ekainaren 14rako.
  8. Txapelketan ez dagoen edozein izan daiteke ordezkoa. Taldeko gutxienez batek jokatu beharko du
  9. Txapelketa bi aldetara jokatuko da.

Comments are closed.