09 Sep, 21

Azkeneko bi asteetan Binaka Botxa Txapelketa egin dugu Iratxoko botxategian. Joan den urtean, pandemia dela eta, ez zen ezer egin eta aurten errekuperatu  izan dugu joku tradicional hau. Guztira hamaika bikotek parte hartu dute eta giro onean egin da txapelketa. Azpimarratu behar da partaide berri asko izan direla eta gogoz ekin diote jokuari.

Hurrengo astean Bakarka Txapelketa eginen da eta hilabete bukaeran Elkarteen arteko Jardunaldia eginen dugu. Txantrea, Antsoain, Amaia, Berriozar eta Irurtzungo botxalariek parte hartuko dute asteburuko txapelketa azkarra.

Aipatzekoa merezi du jokatutako finala. Dani Gainza eta Iñaki Juango partida osoa aurretik joan ondoren galdu egin zuten Mikel Goldarazenarekin  eta Florentino Berazarekin 14-15.

Hauxe gelditu zen sailkapena:

 

1.- Mikel Goldarazena – Florentino Beraza.

2.- Dani  Gainza               – Iñaki Juango.

3.- Julen Iragi                 – Santos Iragi.

4.- Mikel Ollo                   _ Josu Ollo.

 

Ondoan agertzen dira emaitza guztiak.