Udaberriko Botxa Txapelketa
Atzo aurtengo binakako botxa txapelketaren 3. eta 4. Postua eta final handia jokatu ziren. Lehendabizi Miel Ollok eta Mikel Goldarazenak Florentino eta Lierniren contra jokatu zuten, garaileak Mikel Goldarazena eta Miel Ollo geldituz. Final handian berriz, Guillek eta Iñaki Joangok Roberto Martil eta Iñaki Morillasen contra izan zuten partidan, Iñakik eta Guillek 20-16 irabazita udaberriko botxa txapelketaren txapeldunak gelditu ziren. Giro ederra izan genuen, finaletan baita txapelketa osoan zehar ere.

BOTXA TXAPELKETA
NON: Iratxoko botxategian MODALITATEA: Bikoteka IZENA EMATEA: Tlf.. 682 77 73 76 edo Iratxo elkartean PREZIOA: 10€ bikote Apuntatzeko azkeneko eguna: apirilak 19

2025-11-15- Iruñerriko botxa txapelketa
Aurten beste urteetan bezala, Iruñerriko botxa txapelketa martxan dago. Aurreko asteburuan, Iratxoko taldea, Antsoaingo botxategian 20- 6 galduta hasiera eman zion txapelketari.

2025-09-15 BOTXA TXAPELKETA – BIKOTEKA
Animatu bikoteka jolastuko dugun botxa txapelketara!!! Hasiera irailaren 15etik aurrera izango da. Izena emateko azken eguna, irailak 14. Izena emateko: 682 777376

Binakako IratxoBotxa Txapelketa. 2024-10-16
Asteazkenean bukatu zen binakako botxa txapelketa. Zortzi bikotek parte hartu dute eta partaide berriak azpimarratu behar da. Hauxek izan ziren emaitzak: 3. eta 4. Postuak Maribi Astiz -Alizia Navarro VS Migel Ollo- Mikel Gelbentzu 8- 15 Finala Xabi Agustino – Geaxi VS Florentino Beraza – Mikel Goldarazena. 6-15

Urriak, 3 – BOTXA TXAPELKETA
Badator, badator aurtengo botxa txapelketa!!! Bikoteka jokatzeko izango da eta jokua ezagutu ez arren jolastera animatzen zaituztegu. Zatoz botxetaz disfrutatzera, ez zara aspertuko!! Hasiera: urriak 3 Izena eman urriak 2 baino lehen. Tlf. 620 190277 edo 638 324345
