2025
Aurtengo binakako botxa txapelketa izugarrizko partehartze handia izan du. 13 bikoteen partehartzearekin, hilabete t’erdiz astebururo Iratxo elkarteko botxategian, partidak izan ditugu.
Azaroaren 1ean, 3.garren eta 4.garren postua eta final handia jokatu ziren, botxategian giro ederrarekin txapelketa amaituz.
3.garren postua, Alberto Maestre eta Unai Ansorenarentzat izan zen Markel Moreno eta Aritz Carrasco 15-11 garaituta.
Final handian Xabier Agustino eta Iñigo Carvallo Aritz Maestre eta Iñaki Morillas 20-7 menderatuta, aurtengo botxa txapelketaren garaileak bihurtu ziren.

