2023-06-18 – BIDE BERDEEN EGUNA – Prentsa oharra

IRURTZUNEK BIDE BERDEEN 23. EDIZIOA OSPATUKO DU IGANDE HONETAN
PLAZAOLAKO BIDEAN

 

Aurtengo agenda estua dela eta Plazaolako lurraldean, ospakizun data ekainera aldatu behar izan da.

Plazaola Partzuergo Turistikoak 2000tik ospatzen du Bide Berdeen Eguna, 2020an izan ezik, pandemiagatik. Horrela, FFEek (Fundación de los Ferrocarriles Españoles) Estatuko bide berde guztietarako egiten duen urteroko deialdiarekin bat egiten du. Deialdia maiatzean ospatzen bada ere, oraingoan, eskualdeko agenda estua saihestu nahian, igande honetan, ekainak 18, Irurtzunen izango da.

 

Hitzordua Plazaolako bide berdeko sarbidean izango da, herriaren goiko aldean, garai bateko tren- geltokia (gaur egun eraitsia) zegoen tokian, gaur egun atsedenleku atsegina eta autokarabanen gunea eta bizikletak garbitu eta konpontzeko gunea dauden tokian bertan.

 

Bizikletan eta oinez egiteko ibilbideak Irurtzundik.

 

Programazioari, ekitaldi honetan ohikoa den bezala, Plazaolako bide berdeko ibilaldi ezberdinekin ematen zaio hasiera. Zehazki, honako hitzordu hauek finkatu dira, Plazaolako bide berdeako zubia abiapuntu gisa hartuta, autokarabanen eremuaren ondoan:

 

·      Oinezkoak:

  • Irurtzun-Saien balkoia-Irurtzun. 09,15ean. 4,9km-ko ibilbidea, saien
  • Irurtzun-Latasa-Arrantzaleen Xenda-Irurtzun. 10:00etan, 10km-ko ibilbidea Latasaraino eta buelta arrantzaleen bidetik, berriro Irurtzunera sartuz

·      Bizikletan:

  • Irurtzun-Mugiro-Irurtzun: 09:3ean. 24km (joan-etorria) Mugiroko Ixkier ur-jauziraino
  • IrurtzunBiaizpeIrutzun: 11:00etan, ibilbide familiarra eta animatua bizikletaz Biaizperaino (2km)

Goizeko lehenengo hitzordua 09:15ean izango da. “Saien balkoira” ibilbidea, “Plazaolako txokoen” parte den talaia ikusgarria. Naturako gidarien enpresa lokalak, MIRUAk, Lekunberriko turismo bulegoan (948 507 204) izena ematen duten lehenengo 20 pertsona (plaza mugatuak) lagunduko ditu ibilbidean. Bidea oinez eta patxadaz egingo da (4,9km), tarteko hainbat geldialdi eta azalpenak eginez. Guztira, 3 ordu inguru luzatuko da ibilbidea joan-etorrian.

 

Ohikoa denez, bizikletak ere protagonismoa hartuko du igandean eta, horretarako, oso erakargarria den ibilbide bat aukeratu da: Irurtzun eta Mugiroko Ixkier ur-jauzia lotzen dituen trazadura ikusgarria. 24km (joan-etorria) Plazaolako trenaren bide zaharretik, non tunel batzuk eta trenbidearen fabrika-hormak kontserbatzen diren. Biaizpe, Latasako geltokia, Urritzako tunela, Sanmieltxo eta Ixkier ur-jauzia izango dira ibilaldi honetako mugarrietako batzuk. 09:30ean abiatuko da martxa eta Irurtzungo PIKUXAR elkarte euskaltzalearen laguntza izango du.

 

Bide berdetik ibiliz ibilaldi atsegina egin nahi dutenentzat hitzordua 10:00etan izango da. Aurten, ibilaldia Latasako geltokiraino egingo da, itzuleran, zati bat Arrantzaleen Xendatik eginez, Plazaolako beste txoko batetik alegia. Guztira 10 km-ko ibilaldia izango da eta, kasu honetan, Irurtzungo IRATXO elkarteko lagunek lagunduko dute bidea eginez.

 

Eta nola ez, familiendako deialdia egongo da. Kasu honetan “ginkana” dibertigarri bat izango da bide berdetik, umeek Irurtzungo ingurunea eta Plazaolako bide berdea, era ludiko eta didaktikoan, ezagutu ditzaten baita bizikleta erabiltzen ohitura har dezaten ere. Hori guztia, lagunen arteko eta familia giro alaitsuan.

 

Ibilaldieetako parte-hartzaileek, 12:30ean, enpresa laguntzaileek (Aguas Betelu, Agrozumos eta Lacturale) emandako produktuak jasoko dituzte eta, gainera, haurrentzako opariak ere izango dira.

 

Ibilaldiak astoetan eta Yayacleta

 

Plazaola bidearen inguruan, ia 25 urteko ibilbidean, hainbat enpresa-ekimen sortu dira (ostatuak, ostalaritza, bisita gidatuak, etab.). Azkena ASTOTREK enpresaren eskuti dator. Iniziatiba honek astoen alokairua eskaintzen du mendi-ibilaldietarako/trecking ibilbideetarako, eta, gainera, bisita gidatuak astoetan antolatzen ditu hainbat ibilbidetan (besteak beste, Plazaolako bide berdean), inguruko ingurune naturala eta kultura ezagutzeko. Igande honetan Irurtzunen izango da Plazaola bidetik haurrentzako ibilaldi laburrak eginez.

Izan ere, Plazaolak trazaduraren zati handi batean dituen ezaugarriengatik (bide-soru konpaktua, zabala eta laua), bide berdea oso gomendagarria da publiko guztientzat. Eta bertara iristeko zailtasunak dituzten pertsonen kasuetan (mugikortasun murriztua duten pertsonak, adinekoak, etab.) gaur egun irtenbideak eta erantzunak daude. Eta horretan ari da, hain zuzen ere, Yayocleta iniziatiba. Triziklo egokitu bat da, Corellako BICICLISTAS elkartetik datorkiguna, eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonei espazio natural horietaz gozatzen laguntzen diena. Igandean 11:30etik 14 00etara egongo dira Plazaolako bide berdean.

Plazaolako Partzuergo Turistikoa aspalditik ari da lanean bide berdeko irisgarritasunaren arloan, bide berdea bera ahalik eta espazio inklusibo eta irisgarriena izan dadin apustu sendoa eginez. Asko dira oraindik egiteko dauden erronkak eta urratsak, eta, gaur egun, ekimen batzuk lantzen ari dira datozen ekitaldietarako.

Plazaolako auto-konponketa tailerra

 

2021ean, Irurtzungo Udalak autokarabanen eta bizikletak garbitu eta konpontzeko gunea inauguratu zuen, bide berdearen ondoan. Igande honetan, gune honetan bertan, bizikleta mantentzeko eta konpontzeko aholkuak emango dira.

 

Plazaolako ekoizleak eta zozketa

 

Autokarabanen eremuaren inguruan, atseden-gunean, Plazaolako lurraldeko artisautza- produktu eta elikagaien hainbat postu egongo dira. Bertan produkturik onenak eskainiko dira: taloak, patea, gazta, baratzeko produktuak, bitxiak, tailak, etab. Postuak 11:30etik 14:30era egongo dira.

13:30ak aldera, ekitaldian parte hartu duten guztien artean (ibilbide gidatuak, yayacleta, asto ibilaldiak, tailerra, etab.) tokiko produktu sorta eder bat zozketatuko da.

 

 

Aparkalekua, MUP, garraioa eta jasangarritasuna

 

Ekitaldi honetara joan nahi duten Iruñaerriko pertsonak autobusez etor daitezke Irurtzunera. “La Burundesa” autobus-konpainiak (www.laburundesa.com) hainbat konbinazio ditu. Berriz, norberaren autoan etorri ezkero, Irurtzungo aparkalekuetan aparkatzea gomendatzen da (udaletxearen ondoan, udal kiroldegiaren atzean edo eskolan). Plazaolako aparkalekua (bide berdearen ondoan) mugikortasun urriko pertsonentzat (MUP), artisau-postuentzat eta adinekoak edo mugitzeko arazoak dituztenak uzteko aldi baterako aparkaleku gisa erabiliko da.

Halaber, beti bezala, ZABORRA ZERO mezua bidali nahi dugu. Igande honetan gurekin egongo direnei zuzendutako mezua da, hondakinak utzi ez ditzaten (botilatxoak, edalontziak, paperak, plastikoak, etab.) ez ibilbideetan, ezta Irurtzungo Plazaolako esparruan ere botata. Hondakinak gordetzeko poltsatxo bat eramatea gomendatzen da beti, baina baita jarritako edukiontziak erabiltzea ere, zaborra birziklatzeko bereizita. Hori guztia ingurunea zaintzeko eta, pixkanaka, gero eta iraunkorragoak diren ekitaldiak bultzatzeko.

Ekitaldi hau Irurtzungo Udalaren laguntza eta inplikazioari esker egin daiteke. Gainera, bereziki eskertu nahi dugu PIKUXAR Euskal Txokoak eta IRATXO Elkarteak emandako laguntza. Era berean, herriko boluntario diren bizilagunei eskerrak eman nahi dizkiegu ere, eskuzabaltasunez laguntzeagatik eta ekitaldia ongi atera dadin laguntzeagatik ere. Ezin ahaztu ere, Irurtzungo eskolako Guraso Elkarteak (APYMA) eta Sakanako Garapen Agentziak ekiltadia bera zabaltzen egin duten ahalegina. Mila esker.

Eta, nola ez, eskerrak eman nahi dizkiegu Agrozumos, Aguas Betelu eta Lacturale enpresei, aurten ere, parte-hartzaileen artean banatzeko produktuak eskaini dizkigutelako.

Nafarroako Gobernua diruz laguntzen du: ekitaldiak, gainera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren babesa eta finantzaketa du (Reyno de Nava-rra/Nafarroako Erresuma – www.visitnavarra.es).