21 Sep, 26

11-09-2026 EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA IBILALDIA

Urriaren 11an Euskal Herriko erdigune geografikora mendi ibilaldia ospatuko dugu berriz, Felix Isasa ingeniariaren aburuz Nfarroan, andiako Mendilerroan, San donato baselizatik gertu dagoen puntua. Kalkulua egiteko Felix Isasa barizentroaren kontzeptuan oinarritu da.

EGITARAUA

08:45 Senosiainetik (Askan)

09:30 Irteera Irañetako bordatik

11:30 Ekitaldia

  • Trikitilariak
  • Hizlariak
  • Omenaldia: Juan Mari Feliu eta Felix Isasa

13:30 Pintxopotea Irañetako bordan

14:00 Bertsolariak: Idoia Granizo eta Sahats Karasatorre

Euskal Selekzioaren aldeko argazkia

14:30 Bazkaria (20€) Irañetako bordan (Irañetako baba txikiak)

Bazkarirako eman izena: 620 190277

EMAIL: iratxomendi@gmail.com

Izena emateko azken eguna: urriak 9

KARTELA

14 Apr, 26

2026-04-17 HITZALDIA Bukelen diktadura El Salvadorren

Giza Eskubideen egoera aztertuko dugu, 4 urteko salbuespen-erregimenaren ondoren.

Ivania Cruz Unidecheko kide eta gaur egun Bilbon erbesteratuta dagoen Giza Eskubidee defendatzailea izango dugu gurekin.

Apirila 17 – 19:30 Kultur Etxean – Irurtzun

Alde batera utzi ezin dugun errealitate bati buruz informatzeko, hausnartzeko  eta eztabaidatzeko gune bat.

Zure zain gaude!

06 Feb, 26

XXXV. SAKANAKO IBILALDIA

2026ak XXXV. SAKANAKO IBILALDIA dakar. Zenbaki handia, dudarik gabe. Iratxo Mendi Taldean harro gaude aurtengoari ere aurre egiteko gogoa eta indarrak bildu ditugulako.

Data, betikoa: apirileko azken larunbata. Beraz, mendizale, hitzordua duzu Irurtzunen 2026eko apirilaren 25ean. Besoak zabalik, zain izango gaituzu.

Aurten, XXXV. Sakanako Ibilaldiak El Salvador Elkartasuna plataforma laguntzea erabaki du.

Beraz, gogoan izan: XXXV. SAKANAKO IBILALDIA El Salvador Elkartasunarekin bat!!

Ez kezkatu. Joango gara El Salvador elkartasunari buruz informazioa eskaintzen.

05 May, 25

MILA ESKER!

Lokatz guztien gainetik, erauntsi guztien azpitik. Horrela egin zenioten aurre, joan zen larunbatean,  XXXIV. Sakanako Ibilaldian abiatu zinetenok. Beraz, ezer baino lehen, eskerrik beroenak agertzen joan  zineten mendizale guzti guztioi. Eta nola ez,  agertu ez arren, izena eman zenutenoi. Urteak joan urteak etorri, Sakanako Ibilaldiari neurrigabeko leialtasuna erakusteagatik, ez huts egiteagatik. Eskerrak, bihotzez.

Lokatz eta lohi guztien gainetik, bai. Hiru ibilbideetako zailtasunei eta eguraldi txarrari gogotsu eta alai arre egitea erabaki zenuten irteeran, Atakondoa frontoian azaldutakoek.  1044 guztira. Abiatu eta aurrera. Haur, nerabe, gazte, heldu eta adineko. Emakume zein gizonezko. “Bideak erakutsiko digu nola jokatu“.

Ibilaldia uzten joan ziren mendizaleak gutxienak izan ziren.  Egia da Uharten, Aralarren eta Madotzen Ibilaldia utzi zutela batzuk. Beste zenbaitek telefonoz jakinarazi zuten bidean atzera egitea erabaki eta helmugan agertuko zirela. Latasan, Arrantzaleen Bidea  aukeratu zuten askok Irurtzunera iristeko, Trinitatea utzita.  Kontroletako laguntzaileen kotxeek ere ez zuten atsedenik hartu partehartzaileak  “etxeratzeko“. Hala ere, 936 iritsi ziren frontoira.

Egunak zaparrada eta erauntsi gogorrak oparitu zizkien ibiltariei, baina helmugaratzean, hutsik egin gabe “Ongi” edo “Bagenekien nora gentozen” errepikatzen zuten.

Helmugan, Atakondoa frontoian, giro ezin hobea.  Ate aurrean lau mangera eta bi zaindari gogor pilotalekuan sartu baino lehen oinetakoak behintzat, zerbait txukundu behar zirela agintzeko. Ur hotza uraren gainean. Eta, hala ere, jendea pozik eta esker ona adieraziz, prakak, zangoak eta oinetakoak ongi  albardatuta.

Orokorrean, eguna ongi joan zen eta erorketak ugariak izanagatik, zorionez, istripu arin pare bat baizik ez zen izan.

Eta bukatzeko, eskaera: gorde, mesedez, zure egutegian apirilaren azken larunbata.  XXXV. Sakanako Ibilaldian eguraldi ona, izanen dugu. Ziur. Eta beti bezala ongi etorria izango zara, Irurtzunera, lagun. Datorren urtean elkar ikusi eta agurtuko dugu.

OHARRA: Kontuak egin gabe ditugunez, PARIS 365entzat zenbat diru lortu dugun ezin dugu oraindik esan, baina jakinaraziko dugu maiatzaren 10ean

21 Jan, 25

XXIV. SAKANAKO IBILALDIA

2025ak XXXIV. SAKANAKO IBILALDIA dakar. Zenbaki handia, dudarik gabe. Eta Iratxo Mendi Taldean harro gaude aurtengoari ere aurre egiteko gogoa eta indarrak bildu ditugulako. Ea ez den azkena! Inoiz baino goizago gabiltza, gainera.

Data, betikoa: apirileko azken larunbata. Beraz, mendizale, hitzordua duzu Irurtzunen 2025eko apirilaren 26an. Besoak zabalik, zain izango gaituzue. Ongi etorri!

Berrikuntzarik baden? Oso gutxi. Baina Mendik, gure maskota jakintsuak, elkartasuna ez ahazteko eskatu digu eta kasu egin behar. Dakizun bezala, iaz kufiyya, lepoko palestinarra, jantzita agertu zen Mendi, Israelen eraso genozida salatu eta Gazako palestinarren egoera dramatikoa arintzeko laguntza ekonomiko bila. Aurten, XXXIV. Sakanako Ibilaldiak PARIS 365 JANTOKI SOLIDARIOAri laguntzea erabaki du eta ez dugu zalantzarik zerori ere, mendizale, erabakiarekin bat etorriko zarela.

                Beraz, gogoan izan: XXXIV. SAKANAKO IBILALDIA PARÍS 365ekin!!
web: www.paris365.org

Ez kezkatu. Joango gara París 365 Jantokiari buruz informazioa eskaintzen.

www.paris365.org