22 Aug, 16

Aurten, Iratxoko Mendi Taldeak proposamen berria egin zuen abuztuko mendi irteera egiterakoan. Bi egun, gaua pasatu eta helburu handia. Nerinera joan eta Perdidora igo. Bazeuden aukera gehiago, Añisclora joan edo bidai turistikoa egin.

Abuztuaren 19an, ostiral arratsaldean, atera ginen Nerin aldera. Hiru ordu joateko. Azkeneko kilometroak zailak eta bihurriak.

Nerinera ailegatzerakoan, logelak banatu eta berehala afaltzera Añisclo aterpean.

Ondoren paseo txiki bat eman eta berehala lo egitera. Goiz altxatu behar zen hurrengo egunean. Beroa egin zuen eta jende guztiak gauza bera komentatzen zuen. “ A  zer gutxi lo egin dudan”.  Aitzakiak: adina, beroa, literak, eskailerak, kilkirren kantuak,….

Hurrengo egunean, batzuk,  Perdido aldera, beste batzuk,  Añisclora eta hirugarren taldea bidai turistikoa, Ordesa ikustera goi-goitikan.

Arratsaldeko 7:00ak aldera, denok elkartu, bakoitzak bere historia kontatu eta berehala Irurtzun aldera.  Hogeita zazpi joan eta hogeita zazpi bueltatu umore onez.

 

Ea nor animatzen den kontatzea bi egun hauetako bidaia literatura gehiagoarekin.Tres sorores. Cilindro-Perdido-Soum de Ramond.web Perdido.web Edelweis loreak.web