14 Dec, 25

2025-12-12- Sakanako kirolari onenen sari banaketa

Ostiralean, Sakanako kirolari
hoberenak saritu ziren eta Iratxo Mendi Taldeak aipamen berezia jaso zuen urte
luzetan egindako lanagatik.
50 urteko jardun iraunkorra: Sakanako Ibilaldi Handia, mendi zikloak, kanpaldiak, Ergako Trinitateko auzolanak eta bestelako ekimen komunitarioak antolatuz.
Irurtzungo herriaren alde, Irurtzunen aldeko ekarpen sozial handia eragindako ekintzak antolatu ditu urte askoz.
Horregatik zorionak eta eskerrik asko urte hauetan gurekin lanean eta gure ekintzetaz disfrutatzen ere izan zareten guztioi.
Aupa Iratxoko mendi taldea!!
11 Nov, 25

-2025-12-7- Iratxoko mus txapelketa

 

Irailaren 7an Iratxoko mus txapelketa ospatu zen eta arratsalde ederra pasa genuen.

Cidrik eta Eulatek irabazi zuten txapelketa Xabier Agustino eta Ongayren aurka jokatu zuten finalean.

Hirugarren postuan Eduardo eta Josu Alegrek gelditu ziren , laugarren postuan geratu ziren Asensio eta Patxi Alegre garaituta.

Eskerrik asko parte hartzeagatik   eta hurrengoan elkar ikusiko gara berriz.