01 Aug, 16

 BACIAS. 2.760 m.

 

Uztailaren bukaera. Larunbata. Azkeneko urtetan bezala, festak bukatu ondoren, Pirineotara joatea tradizioa bihurtu da. Alkohola bota beharra eta holako argudioak erabiltzen ditugu.

Hamabost lagun goizeko seietan Iratxoko atean. Bi ordu luze pasatu ondoren Panticosako bainuetxean. Denok gogoekin goraka joateko. Ordu betea igaro ondoren lehenengo lakua. Gelditu, gosaldu eta aurrera. Bi ordu gehiago eta Bacias-ko tontorrean. Eguraldi oso ona eta panoramika ikusgarriak. Marmonegro, Los Infiernos, Vignemale, Telera, .. argazkiak, txantxak eta beheraka. Zati bat izan genuen harriekin eta ondoren hartu genuen GR-11 Panticosara bueltatzeko. Bainu hotza  hartu beheko lakuan eta Escarrillas aldera. Hor genuen garagardoak eta bazkaria.

Egun polita. Denok pozik arratsaldeko zortziak aldera Irurtzunen.

Noiz da hurrengoa ?

Argazki gehiako bere lekuan.

 

IMG-20160731-WA0002.r IMG-20160731-WA0000.web