14 Apr, 18

Iratxon mendizaletasuna bultzatzen saiatu izan gara betidanik eta horrexegatik antolatzen dugu, besteak beste,  arrakasta ikaragarria izaten ari den Ibilaldi Txikia. Aurten, beste urrats bat ere emango dugu:  Sakanako Ibilaldiaren egunean, neskato eta mutikoei opari edo saritxo bat eskaini nahi  diegu. Hori dela eta, ordu bietatik  7ak bitartean, rokodromo bat eta jokuak izango dituzte gozagarri egunari amaiera  dibertigarria emateko. Gora mendizale txikienak!!

Neska-mutilak,  ez ahaztu! Ibilaldi Txikia bukatu eta txistor zati bat jandakoan, rokodromora ongi pasatzera!