21 Oct, 17

MIKEL OLLO BANAKA BOTXA TXAPELKETAREN IRABAZLEA

Larunbatean bukatu zen banaka botxa txapelketa. Hamasei lagunek hartu dute parte. Jokalari bakoitzak lau botxekin jolastu ditu partidak.

Finala Mikel Ollo eta Julen Iribrren artean izan zen . Mikelek irabazi zuen .

15-6.

Hirugarren eta laugarren postuak Juanito Maestre eta Asensio Galartzaren artean izan zen. Juanitok lortu zuen hirugarren postua 12-11 partidua irabaziz.

Aurreko astean elkarteen arteko jardunaldia ospatu zen. Txantrea, Amaia eta Irurtzunek parte hartu zuten. Irurtzunek irabazi zituen gaztak. Mikel Ollo eta Mikel Goldarazena izan ziren irabazleak.

Bi ekitaldi hauekin bukatu da aurtengo denboraldia. Azaroan hasiko da Nafarroako Txapelketa. Irurtzunek ere parte hartuko du.

IMG_20171014_190119.p IMG_20171014_201415.p