20 Dec, 22

“Merkatu elektrikoari buruzko hitzaldia eta fakturak ulertzeko tailerra” Goiener kooperatibako kide batek eskaini zuen, abenduaren  13an, gazteleraz. 30 inguru bazkide eta kanpoko lagun bildu ziren ekintzan eta gaiaren inguruko informazio zabala jasotzeaz gain, faktura elektrikoaren inguruko zalantza ugari argitu ziren. Ordu eta erdi luzez egon zen jendea hizlariaren azalpenak entzuten eta galderak luzatzen. Etxetik eramandako fakturen inguruko zalantzak ere argitu ziren. Hori bai, entzule eta parte hartzaile gehienak pertsona helduak izan ziren. Irudi luke gazteek ez dutela elektrizitaterik kontsumitzen.

Hilaren 15ean bigarren  hitzaldia izan zen  Iratxon, : “Ekonomiaz hizketan” bertako bazkide gazte batek, Julen Iragik, eskainia. Gaiak erakarrita, entzule mordoa bildu zen hitzaldi honetan ere, baina oraingoan gazteak izan ziren gehienak. Interesgarria izan zen ekonomiaz esana eta, agian, beste batean, gaian sakontzeko bigarren hitzaldi bat prestatzeko eskatu behar Juleni.

Eskerrik asko bi hizlariei.

Larunbatean, berriz, 17an, arratsaldeko 5etan hasita Mus txapelketa azkarra izan zen elkartean. 12ren bat bikote lehiatu ziren eta ondorengo lau hauek izan ziren irabazleak:

  1. saria: Eduardo Murugarren – Miel Ollo
  2. saria: Patxi Alegre – Jose Julian Matxain
  3. saria: Ritxard –Peio Mtnez de Eulate
  4. saria: Tirillas – Bisbi

Saridunek pozik bukatu zuten. Zorionak! Gainera, arratsaldea girotzeko eta Iratxora jendea erakartzeko ekintza interesgarria izan zen. Partxis txapelketa eskean ari da zenbait jende, emakumeak bereziki. Ea antolatzaileek  kasurik egiten dieten.

Ez ahaztu urtarrilerako ekintza gehiago prestatu ditu Kultur Batzordeak. Beraz, erne eta animatu parte hartzera.