30 Apr, 24

Egia aitortzeko, aurtengo edizioa ez zen denok nahi bezain ongi joan eguraldi txarragatik. Hala ere, gure Ibilaldia, orokorrean, ongi atera zen eta hori kolaboratzaileei esker izan zen, beti bezala. Aurreko egunetan eta 27an bertan egin zenuten ahalegina aparta izan  zen, ikaragarria.  Zorionak eta eskerrik beroenak guztiontzat.

Eta hori ez da Ibilaldia antolatzen dugunok soilik egindako balorapena. Parte-hartzaile asko eta askok, larunbatean bertan ere, ia aho batez, hitz onak zituzten kolaboratzaileentzat, eta ondoren korreoz jaso ditugun mezuek ere kontroletan, plazan eta Barazkigunean lanean aritu zinetenoi zorionak ematen dizkizuete eta eskerrik beroenak.

Guretzat ez da berria hainbeste lagun Ibilaldian  lanean aritzeko prest egotea, baina bai nabarmendu beharrekoa. Mila esker, bihotzez eta prestatu hurrengo ediziorako, mesedez. Lanerako deia txintxo  iritsiko zaizue.

Beraz, 2025eko XXXIV. SAKANAKO IBILALDIAN  elkar ikusiko dugu.