Joan da 2015eko urtea eta 2016ko urtarrileko aldapan gaude. Negu gorri-gorrian. Kostata baina elurra agertu da. Mendi txuri-txuriak. Oso politak argazkiak egiteko eta paseoak emateko ere. Ez dago negurik elurrik gabe.
Urte berria, asmo berriak, proiektu berriak,… mendian ere. Mendi talde guztietan egin ditugu 2016ko egutegiak. Iratxoak egin bu berea. Hementxe duzue. Hor daude ere Sakanako Mendizaleak, Larrañeta, Udaberri, Sutegiko egutegiak. Badago non aukeratu.
Euskal Herriko Zirkuituko mendi martxak agertu dira eta laster Nafarroako martxak.
Urtean zehar mendian elkar ikusiko dugu.